Blogia
Mundutik Txantreara

Nire iritzi bat

Bai, entzun duzuna egia da; bere buruaz beste egin du. Gizarteak dio bere buruaz beste egiten duen jendea oso beldurtia dela, arazoak ezin dituztenez gainditu biderik laburrena eta errazena aukeratzen dutela. Nire inpresioa?Ez, ez da hori. Ausartak direla uste dut. Ausartak?Bai, zuk ere ondo entzun duzu. Ausarta izan behar zara, arnasa gehiago hartu behar ez duzula erabakitzeko, janaria gehiago ez duzula dastatu nahi esateko, abesti maitatuena gehiago ez duzula entzun nahi aipatzeko. Begiak gehiago ireki nahi ez duten jende asko dago, gehiegi nire ustez.

 

Egia esaten badizuet, ezin diet ulertu nola diren kapazak horrelako erabakiak hartzeko. Normalean, zer afalduko dudan erabakitzeko 15 minutu ematen ditut hozkailuaren aurrean, eta azkenean nire pisukidearen afari berdina egiten dut, erabaki bat ez hartzearren. Argi dago ez naizela ausarta, ezingo nuke horrelakorik egin. Agian, ez da ausarta ez naizelako baizik eta, bizitzaz gozatzen ikasi dudalako, bizitza gustoko dut!!! Bizitza gustoko dudala  aipatu dut, abstraktuegia akaso.  

 

Aicha abestia entzutea anitz gustatzen zait, urdaiazpikoa nire ahoan dastatzea momenturik gogokoenak iruditzen zaizkit, kaleko jendeari erreparatzea gustoko dut, isiltasuna entzutea, itsasoa begiratzea, nire mutilaren musuak sentitzea...hauek momenturik preziatuenak dira niretzat, bizia poztasunez bizitzea lortzen duten gauzak dira.

 

Zergatik uko egin hau guztiari? Nola esan dezakete ezetz hau guztiari? Ezagutzen ez ditugunak ez dira existitzen, dio batek. Eta zera galdetzen diot nik nire buruari; nola egin genezake ezagutzen ez dituzten gauzak sentiarazteko?

0 comentarios