Agurra Irakasgaiari - beste idatzi bat
Aurten hainbat idatzi egin ditugu Gaibakarreko Aldakorra II irakasgaiarako eta hauxe da hoietako bat. Azken egunean irakurri nuen, agurra irakasgaiari baita. Ea zer iruditzen zaizuen:
Uste dut ahaztu zaidala esatea agurrak ez zaizkidala batere gustatzen. Badaezpada berriro esango dut, agur esatea ez dut gustoko!Ez dut gustoko, azken begirada bat botatzea nire mutilari, nire lagun maiteari eskua altxatzea eta aio esatea, ezta azken musua ematea amari…eta nola ez, ez dut gustoko nire lagunei, lau urteetan nire familia izan direnei, agur esatea... Nahiz eta ez nuen nahi, nahiz eta beldur izan, nire azken astea iritsi da, aio esateko garaiarekin ere. Irakasgaiari agurra idazteko aukera nuela ikustean, nire lau urteko bizipenei agurra esateko aukera ikusi nuen ere. Nire klaseko lagun guztiei, nire pisukideei, nire praktiketako lankideei, nire hiriari, azken lau urteetan nire Txantrea auzoaren ausentzian, nahiko ondo ordeztu duen hiriari. Bai, badakit, badaramala azken hiru hilabete gai berdinarekin, esaldi berdintsuekin: gutxi falta da, ez da ezer geratzen, gure azken klasea da hau…eta jadanik heldu da… karrerako laugarren kurtsoa…Joxerraren irakasgaiaren azken klasea. Momentu egokia ikasi dudan guztia praktikan jartzeko, ikaskide guztiei begiratu eta hitz egiteko garaia, hankako tic-a moteltzeko aukera paregabea, ilea ukitzeari uzteko denbora aproposa, erritmo, tonu eta grazia erakusteko aukera…baina konturatu naiz bizitzako gauza guztiak ez dutela islatzen beharko zutena…eta adibide hurbila nirea; Gaibakarreko Aldakorra Bi ez du islatzen ikasi dugun guztia, barre egin dugun momentu denak…beraz, nik ere multzo horretan sartuko naiz, oraindikan ez naizelako kapaza ikasi dudan guztia islatzeko, hala ere, zuei eta irakasgaiari agurra esateko premia nuen…beraz, irakurtzea da nire aukera. Ziur nago ahaztu zaidala esatea agurrak ez zaizkidala gustatzen, oso arraroa delako bestenaz, aste bakar batean hainbat agur esan behar izatea. Agian, baxuegi esan nuen aurreko aldian, beraz, oraingoan zalantzarik ez egoteko oihu egingo dut...edo hobe dena, agur esan beharrean, ateak irekitak utziko ditut, momentu onenak berriro bizitzeko aukera ez dut itxiko, zuei berriro ikusteko aukera ez dut botako…beraz, nire lagun maiteak erakutsitako formula erabiliko dut…bihar arte denoi!
0 comentarios